Espainiako hauteskundeak 2023

Sanchezen proposamenak azaldu dituzte kalean

Ubane Madera Zangitu 2023ko uzt. 17a, 10:44

Joan zen eguenean, azoka txikiaren eguna izanda, alderdi sozialistako ordezkariak Soraluzen izan ziren, arrosak, poltsak eta hauteskundeetarako proposamenak herritarrei eskutik eskura ematen. Izan ere, gaurkoa barne, zazpi egun besterik ez dira falta Espainiako hauteskundeetarako. 

Eguenean, Patricia Borinaga zinegotzi sozialistarekin batera, besteak beste, Soraluzen izan ziren Guillermo Echenique eta Begoña Palos Eladio ordezkari sozialistak.

Botoa eskatu zuten Alderdi Sozialistarentzat gogora ekarriz orain arte lan erreforma onartu dutela, Eutanasiaren Legea, Europako energiarik merkeena lortu dutela eta COVID garaian babes modura ezarritako ERTEak.

Aurrera begira, berriz, iragarri dute pentsioen itsulapikoa bete nahi dutela, amatasun eta aitatasun bajak 20 astera luzatu nahi dituztela eta alokairu sozialeko 183.000 etxebizitza eraiki nahi dituztela, erdiak gazteendako.