Soraluzeko Jaiak

Galtzagorrien bazkarietarako txartelak salgai daude

Ubane Madera Zangitu 2023ko uzt. 14a, 10:02

Gazte koadrila zubian, iazko Galtzagorrien bazkarian.

Aurtengo jaietan, Galtzagorriek jaietako lehen egunean egin ohi duten bazkariarekin batera (aurten, 24an), uztailaren 22an, 20. Urteurrena ospatzeko beste bazkari bat egingo dute, Pelota Txapelketarekin batera. Bi bazkarietarako txartelak salgai daude, Agirrenean. Uztailaren 22ko bazkarirako txartelak uztailaren 19a aurretik erosi behar dira eta uztailaren 24ko bazkarirakoak uztailaren 22a aurretik.

Galtzagorrien 20. urteurreneko bazkaria uztailaren 22an, zapatuan, egingo dute, Kalebarrenen, Pilota Txapelketarekin elkarlanean antolatuta. Txartelak 15 euroan daude salgai Agirrenean eta uztailaren 19a da erosteko azkeneko eguna.

Gazteen jaietako ohiko bazkaria, berriz, astelehenean, uztailaren 24an egingo dute eta horretarako txartelak uztailaren 22a baino lehen erosi behar dira. 7 euroan daude salgai, Iratxo goxo-dendan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.