Uztailaren 23an egingo diren Espainiako hauteskundeek eraginda, posta bidezko boto eskaerak marka guztiak hautsi ditu.
Horren erakusle, atzo zen posta bidezko botoa eskatzeko azkeneko eguna eta kalerainoko ilara sortu zen Correosen Soraluzeko bulegoan.
Posta bidezko botoa eskatu dutenek uztailaren 20ra arteko epea dute botoa edozein posta bulegotan lagatzeko. Hori dela-eta, Soraluzen, adibidez, bihar zapatua, bulegoa itxita egon beharrean, goizez zabaldu egingo dute, 09:00etatik 14:00ak bitartean.