Presoen aldeko bazkarirako txartelak salgai

Ubane Madera Zangitu 2023ko uzt. 12a, 10:02

Herritarrak euskal presoen aldeko bazkarian, iaz.

Aurten ere, oraindik kartzelan dauden euskal presoak gogoan izango dituzte herriko jaietan. Besteak beste, Santa Ana egunean, haien aldeko herri bazkaria izango da Plaza Zaharrean. Antolatzaileek iragarri dute dagoeneko salgai daudela txartelak. Arranon eskura daitezke. Uztailaren 19a da txartelak erosteko azkeneko eguna.

Euskal presoen aldeko bazkaria 14:30ean hasiko da. Honako menua izango dute: marmitakoa, oilaskoa patatekin, pantxineta, kafea eta kopa.

Aurten, nobedade modura, aldez aurretik bazkarirako txartelak erosi behar direla ohartarzi dute antolatzaileek. 18 euroan daude salgai Arranon, 12 euroan egoera prekarizatuan daudenendako.