2023-2024 denboraldian izen berri asko izango dira Soraluze Futbol Taldean.
Sorako zuzendaritzatik hasita, datozen lau urteotan, Aberto Goenagaren lekua beteko du Alberto Losadak, presidente modura; diruzaina, berriz, izango da Aitor Sudupe, idazkaria Gorka Zubiaurre, bokalak Iraultz Arluziaga, Ina Larrañaga eta Javi Isturiz.
Bestalde, kadete mailatik gorako talde guztietako kirol zuzendaria izango da aurten futbolari moduan erretiratu den Oier Ariznabarreta Bosko; Gorengo mailako delegatua izango da Markel Barrutia eta azkenik, futbol eskolako kirol zuzendaria izango da Mikel Calvo eta arduraduna Iraultz Arluziaga.
Entrenatzaile berriak Gorengoan
Gorengo mailako taldeari dagokionez, berriz, entrenatzaile eta entrenatzaile laguntzaile berriak izango ditu, biak ala biak, Ermukoak. Entrenatzaile izango da Mikel Cid, azken denboraldian Elgoibarko jubenilen taldea eta ohorezko taldea entrenatzen ibili dena, eta, haren laguntzaile izango da Iker Consul. Nagusien taldeak irailaren 16an jokatuko du ligako lehen partida aurten berreskuratu duten Gorengo Mailan.
Bi neska entrenatzaile
Osterantzeko berritasunen artean, Soratik esandakoaren arabera, etxeko entrenatzaileak formatzeko apustua egingo dute datorren denboralditik hasita; gaineratu dutenez, badago nahikoa jendea prest horretarako eta horri esker, besteak beste, maila bakoitzeko bi lagun ibiliko dira entrenatzaile.
Horrekin lotuta, futbol eskolako hasiberrien taldean, bi neska izango dira entrenatzaile, Sorako historian lehen aldiz: Naroa Zubiaurre eta Ane Fidalgo futbolari soraluzetarrak. “Klubean emakumeen gabezia dago, bai entrenatzaile modura eta baita jokalari modura ere; besteak beste, emakumeen partaidetza bultzatu nahi dugu; ea datorren denboraldian neska gehiago animatzen den futbolera”, esan du Iraultz Arluziagak.
Entrenatzaileak mailaz maila
Entrenatzaileekin segituz, honakoek osatuko dute Sorako plantilla:
- Benjamin 2. Urtea:
- Ivan de Castro eta Aitor Estevez.
- Alebin 1. Urtea:
- Julen Gabilondo eta Unai Rodriguez.
- Alebin 2. Urtea:
- Joseba Gil eta Asier Oñederra Axi.
- Infantiletan bi talde izango dira;
- Infantilak 1:
- Urko Ruiz eta Victor Perez.
- Infantilak 2.
- Iker Urkiri eta Beñat Goenaga.
- Kadeteak:
- Aitor Barrutia eta Aitor Gomez Tita.
- Jubenilak:
- Jokin Arrillaga eta Marko Akizu.
- Atezainen entrenatzaile, futbol eskolatik kadeteetaraino:
- Jon Urdangarin eta Unax Sudupe.