Ekainak lagatako datuen arabera, handitu egin da Soraluzeko langabe kopurua. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak emandako datuen arabera, %12,59tik %12,86ra handitu da langabezia-tasa Soraluzen. Ekainean, bakarrik Mutrikun eta Soraluzen egin du gora langabeziak, Debabarreneko gainerako herrietan behera egin du.
Oro har, ekainean behera egin du langabe kopuruak Debabarrenean. %9,91tik %9,81era jaitsi da eskualdeko tasa, izan ere, Soraluzen eta Mutrikun izan ezik, gainerako herri guztietan jaitsi egin da langabe kopurua.
Hona hemen datuak herriz herri:
Deba 163 %6,25
Eibar 1.449 %11,41
Elgoibar 459 %8,47
Mendaro 74 %7,28
Mutriku 186 %7,16
Soraluze 240 %12,86
Debabarrena 2.571 %9,81
Oharra: maiatzeko datuetan, Mutrikuko eta Mendaroko datuak elkar trukatuta bidali zituen SEPEk, hau da, Mutrikuko datuak Mendarokoei zegozkienak ziren eta alderantziz.