Agintaldiaren nondik norakoak finkatuko dituen osokoa, gaur

Ubane Madera Zangitu 2023ko uzt. 5a, 11:07

Gaur, eguaztena, ezohiko osoko bilkura izango da. Bertan finkatuko dira agintaldi berriko nondik norakoak. Besteak beste, talde politikoak, Udal Batzordeak, bozeramaleen batzordea eta bestelakoak osatuko dituzte, osoko bilkuren aldizkakotasuna zehaztuko dute eta alkatearen zein zinegotziaren dedikazioak jakinaraziko dituzte. 19:00etan hasiko da batzarra eta interesa duen edozein bertara daiteke.

 

Gaur, 19:00etan hasita, 10 puntuko gai-zerrenda izango du aztergai udalbatzarrak; tartean, honako puntuak landuko dituzte udal ordezkariek:

  • Talde politikoak eratzea.
  • Udalbatzaren osoko bilkuren aldizkakotasuna.
  • Batzorde Informatzaile iraunkorren sorrera.
  • Bozeramaileen Batzordea.
  • Alkatetzaren erabakien berri ematea, Tokiko Gobernu-batzarkideen eta Alkateordeen izendapenei dagozkienak Alkatetzak egoki iritzitako esku-emateei buruzkoak, eta, baita ere, Tokiko Gobernu Batzarraren saioen aldizkakotasuna ezartzen duenarena.
  • Udalaren ordezkariak izendatzea, udalbatzaren eskumeneko erakunde kolegiatuetarako.
  • Alkatearen dedikazioa.
  • Zinegotziaren dedikazioa.
  • Alkatetzaren Dekretuen berri ematea.