16 urtez Soraluzen zinegotzi izan den Akizuk eguaztenean hartu zituen kredentzialak eta atzo, eguena, izan zuen lehen osokoa Eusko Legebiltzarrean.
Zinegotzi izateari laga berri
Justu, 2019-2023ko agintaldiko azken osoko bilkuran, maiatzaren 24an, laga zuen zinegotzi kargua Akizuk, maiatzaren 28ko hauteskundeetan ez baitzen EHBilduren zerrendetan joan.
Orain, berriz, erantzukizun handiagoa duen kargua hartu du, "ilusioz" bere esanetan. Lehen sektorearekin, basoekin eta ingurumenarekin lotutako gaiez arduratuko da, lehenagotik ezagun duen Mikel Otero legebiltzarkidearekin eskuz esku lan eginez. Zeregin hori betetzeko, behin-behinean bada ere, laga egin beharko ditu ofiziozkoak dituen irakasle lanak zein afiziozkoak dituen baserrikoak.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020an egin ziren eta gaur eguneko legebiltzarrak, gehienez ere, 2024ra arte jarraituko du indarrean.