Alberto Losada izendatuko dute Sorako presidente

Ubane Madera Zangitu 2023ko eka. 29a, 09:42

Datorren eguaztenean, uztailaren 5ean, Batzar Orokorra egingo du Soraluze Futbol Taldeak. Landuko dituen gaien artean, zuzendaritzako kide berriak izendatuko dituzte, tartean presidente, diruzain, bokal eta kirol zuzendari berriak. Besteak beste, presidente izango da Alberto Losada. Batzarra Tolarekuan izango da, 19:00etan hasita.

Honako puntuak landuko dituzte Batzar Orokorrean:

  • - Kirol kontuak
  • - Diru kontuak
  • - Batzorde berriaren izendapena
  • - Kezkak eta galderak

Zuzendaritza berria

Batzorde berriari dagokionez, presidente berria izango da Alberto Losada, diruzaina Aitor Sudupe, bokalak Iraultz Arluziaga, Ina Larrañaga eta Javi Isturiz eta kirol zuzendaria, berriz, Oier Ariznabarreta Bosko

Batzarra Tolarekuan egingo dute, 18:30ean izango da lehen deialdia eta 19:00etan, bigarrena. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.