TOURRA GUREAN

Tourraren kronikak Plaentxia.eus-en

Erredakzioa 2023ko eka. 28a, 15:12

Jonas Vingegaard aurtengo Itzulian. Iturria: Aiurri.

Tourra uztailaren 1ean, 2an eta 3an igaroko da Euskal Herritik. Debabarrenera 3an iritsiko da eta Mutriku eta Deba zeharkatuko ditu. Plaentxia.eus-ek Andoni Urbistondo kirol kazetariaren kronikak argitaratuko ditu eta, horrekin batera, Tourrarekin lotura duen bailarako informazioa. Guztia TOURRA GUREAN kanalean.

Andoni Urbistondo kirol kazetariak Andoaingo Aiurri tokiko komunikabidean argitaratuko ditu Tourreko etapen inguruko kronikak eta, Tokikom sareari esker, Plaentxia.eus-ek ere argitaratuko ditu, egunez egun, TOURRA GUREAN kanalean.

Tourra Debabarrenean

Hirugarren etapak, Amorebieta-Etxano > Baiona (187,5Km), Mutriku eta Deba zeharkatuko ditu. Aurreikuspenen arabera, 14:32an ailegatuko da Mutrikura, 14:41ean Deba erdigunera eta 14:47ak aldera igaroko da Itziarretik.

Tourrak Euskal Herrian izango dituen etapen eta eraginaren informazio guztia letour.euskadi.eus webgunean.