Soraluzeko Pilota Elkarteak jaialdi betea egin zuen barikuan 2022-2023 denboraldiari agur esateko. Elkarteko pilotari gazteek finalak eta elkarren arteko partidak jokatu ondoren, txori-pana eman zieten indarrak berreskuratzeko, Mendizabal okindegiaren eskutik. Okelia harategia eta Egotzako gazta ere izan zituzten laguntzaile. Jaialdia borobiltzeko, finaletako irabazleei garaikurra eta pilota bana eman zieten opari eta gainerako guztiei garaikurra. Ondo irabazitako sariarekin bukatu zuten aurtengoa.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.