Gaurko zozketan, 45 herritarren izenak atera eta haiei tokatuko zaie hauteslekua osatzen duten bost hauteskunde-mahaietan egotea uztailaren 23an. Udaltzainek eskura helaraziko dizkiete jakinarazpena.
Zazpi egun alegaziotarako
Aurreikuspena da diren datak kontuan hartuta, bestetan baino herritar gehiagok aurkeztuko dutela alegazioa Bergarako Hauteskunde Batzordean hautets-mahaietan egon ezin izanarengatik.
Hain justu, hori kontuan hartuta erabaki dute hautets-mahaietako zozketa aurreratzea. Berez, ekainaren 24tik aurrera egin behar zuten zozketa. Kontuak kontu, gaur hautatuak izango direnek jakinarazpena jaso eta zazpi eguneko epea izango dute alegazioak aurkezteko.
Jai-egunak tarteko
Soraluzetarren kasuan, asteleheneko zubia ez ezik (martitzena jai-eguna da), herriko jaiak ere badira Espainiako hauteskundeen egunaren bueltan. Berez, uztailaren 24an, astelehena, hasiko dira jaiak. Baina, asteburu horretan ere izango dira jaien bueltako ekitaldiak.
Beste askok, berriz, oporraldia hartu ohi dute herriko jaiegunen buelta. n
Hiru arrazoiak tarteko, herritar askorendako uztailaren 23an lan egin beharra eragozpen handia izango da.