Bihar, ikasturte amaierako jaialdia

Ubane Madera Zangitu 2023ko eka. 22a, 09:54

Gurasoak eta pilotariak orain dela lau urteko ikasturte amaierako jaialdian.

Bihar, barikua, Soraluzeko Pilota Elkarteak ikasturte amaierako jaialdia egingo du, Araneko frontoian. Mailaka sailkatuta, bakoitzeko onenek elkarren kontra jokatuko dute eta gainerakoek, berriz, lagun arteko partidak. Amaitzeko, garaikurrak banatuko dizkiete guztiei.

Bihar, Soraluzeko Pilota Elkarteak 2022-2023 ikasturtea agurtuko du, pilota jaialdia antolatuz. 16:00etan hasiko da eta lehenengo, elkarteko pilotariek elkarren kontrako partidak jokatuko dituzte.

Partiden ondoren, berriz, garaikurrak oparituko dizkiete pilotari gazte guztiei. 30-40 bat neska-mutiko ibili dira aurten pilotan, Aitor Atxotegiren gidaritzapean eta Mikel Gallastegiren laguntzarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.