Bilbon egingo diren nazioarteko jardunaldiei dagokienez, jakinarazi zuten dagoeneko ziurtatuta
dagoela Portugalgo, Greziako, Alemaniako eta Frantziako pentsiodunen plataformak egongo direla. Gaineratu zuten jardunaldiotan landuko duten puntuetako bat Pentsioen Sistema Publikoaren defentsa izango dela.
Uztaileko mobilizazioari dagokionez, berriz, bereziki 1.080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatuko dute, nabarmenduz, pentsioen alde borrokan dabiltzan azken bost urte eta erdian, besteak beste, %0,25eko igoera lortu dutela eta mobilizazio barik, alarguntzako pentsioek eta gutxienekoek “izoztuta” jarraituko luketela.
Azkenik, jakinarazi zuten atzokoa izan zela plazan egingo duten azkeneko elkarretaratzea, irailera arte.