Geroako kaltetuen plataformatik aditzera eman dutenez, ez dute ezer CAFen kontra, baina kontziente dira “gatazkan lagungarri” izan daitekeela. “Enpresetako langileak ez daude ados behin erretiratuta euren kapitala eskuratzeko moduarekin eta ez dituzte informatu; horregatik uste dugu enpresetako zuzendaritza guztiek kolaboratu behar dutela arazoa konpontzen”, esan dute.
APG (Agraviados Por Geroa) plataformatik ohartarazi dute ez dutela amore eman behar helburua lortu arte. “Erretiratuak eurena dena eskatzen”, horixe besterik ez da. CAFi laguntza eskatu diote bizi duten gatazka ikustarazteko.