Futbolariak, entrenatzaileak, Sorako presidentea… 60 lagun inguru elkartu ziren zapatuan Soraren denboraldi amaierako afarian.
Hitzordua baliatuta, jokalari nabarmenei sariak eman zizkieten, guztira, sei laguni.
Erregionala
Batetik, Erregional mailako taldean, bastoi bana oparitu zieten Jon Agirregomezkorta Txatori eta Oier Ariznabarreta Boskori, biak ala biak futboletik erretiratu egin baitira.
Erregionalekin segituz, Mikel Oregi Letu ere saritu zuten, goleatzaile nagusia izatearren, 19 golekin.
Jubenilak
Jubeniletan, berriz, Aitor Estevezek eta Oihan Larrañagak sari bana jaso zuten jokalari erregularrenak izatearren. Azkenik, Unai Rodriguez Rodrik garaikurra eskuratu zuen, jubenilen goleatzaile nagusia izatearren, 7 golekin.
Urteko batzarra
Bestalde, aurtengo denboraldia bukatu du Sorak eta uztailean, batzar orokorra egingo du herriko futbol taldeak. Uztailaren 5ean egin dute hitzordua, 19:00etan, Tolarekuan.
Argazkiak: Gorka Zubiaurre.