Atzoko elkarretaratzean, nabarmendu zuten “egoera onartezina” dela gaur egun eta beharrezkoak direla 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta 1.200 euroko Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata. Ildo beretik, jakinarazi zuten eskaera horiek Eusko Legebiltzarrera eraman dituztela, Jaurlaritzak pentsioak kopuru horretara iritsi arte osa ditzan exijituz.
Halaber, uztailaren 23ko hauteskundeak aintzat hartuta, Espainiako Diputatuen Kongresuko alderdi politiko guztiei, VOXi izan ezik, ere helaraziko dizkiete eskari berberak. Horrez gainera, kalean ere mobilizatuko direla esan zuten.
Azkenik, iragarri zuten uztailaren 20an eta 21ean pentsiodunen nazioarteko konferentzia eta topaketa egingo direla Bilbon eta bertan izango dela pentsiodunen mugimenduaren ordezkaritza.