Debabarrenean, gorabeherekin bukatu da maiatza langabeziari dagokionez. Sei herritatik lautan behera egin du: Eibarren, Elgoibarren, Mendaron eta Soraluzen. Gainera, nabarmena da Mendaron langabeziak egin duen beherakada, %17,91tik %7,58ra jaitsi baita.
Igo direnen artean, berriz, Deban zein Mutrikun egin du gora langabeziak. Mutrikuren kasuan bikoiztu baino gehiago egin da eta %3,12tik %7,12ra igo da langabezia-tasa.
Hona hemen maiatzeko datuak, herriz herri:
- Deba 171 %6,55
- Eibar 1.461 %11,51
- Elgoibar 467 %8,61
- Mendaro 77 %7,58
- Mutriku 185 %7,12
- Soraluze 235 %12,59
- Debabarrena 2.596 %9,91