Zapatuan, Xabier Bengoak, Gorka Blascok eta Mikel Ramosek irabazi zuten Plazentziako lagun koadrilak Mutrikun egin zuen Tria-Tolon 3.0 proba (8.taldeak). Antolatzaileen esanetan, “oso ondo” joan zen kirol proba eta partaide guztiek lortu zuten ezarritako probak gainditzea. Podiuma, honako taldeek osatu zuten: 8, 9 eta 10 eta 6. taldea izan zen azkena. Porra, berriz, inork ez zuen asmatu eta datorren urterako gorde dute bertan pilatutako dirua.
Honako gazteek osatu dute Tria-Tolon 3.0 triatloiko podiuma:
Lehenak: Gorka Blasko, Xabier Bengoa eta Mikel Ramos.
Bigarrenak: Markel Barrutia, Iker Amezua eta Aitor Hernandez.
Hirugarrenak: Mikel Recio, Gorka Santamaria eta Carlos de Cos.
Azkenak: Carlos Yossuan, Mikel Oregi Letu eta Aritz Perez.
Antolatzaileek kontatu dutenez, iaz bezala, arratsaldean irabazleei ongi-etorria ere egin zieten udaletxeko balkoian. Bestalde, Boliako porrari dagokionez, hura ez zuen inork asmatu eta dirua datorren urteko porrarako gorde dute. Beraz, datorren urtean ere badute Tria-Tolon 4.0 egiteko asmoa.