udako ikastaroak

Zabalik da udako euskara ikastaro trinkoan izena emateko epea

BABESTUTAKO EDUKIA 2023ko eka. 6a, 10:59

Udako ikastaroen irudia.

AEK euskaltegiak euskara ikastaro trinkoa antolatu du ekainean, uztailean eta irailean zehar modu intentsiboan euskaraz ikasi ahal izateko (80 ordu). Herrian bost laguneko taldea sortzen bada, saioak herriko euskaltegian bertan eskainiko dira. Izen-ematea zabalik dago.

Ikastaro trinkoan aukera eskainiko dute B1,B2 eta C1 mailetan HABEren azterketa prestatzeko eta azterketara joan nahi duenak entzumen eta irakurmen probak ere euskaltegian bertan egin ahal izango ditu.

Informazioa eskatzeko edota matrikula egiteko jo Soraluzeko AEK euskaltegira

Eskaintza zabala 

Ikastaro presentzialez gain, AEKn aukera zabala dago udan euskara ikasteko: barnetegiak, mendiz mendi ibiltariak, on-line ikastaroak...

Bestalde, 2023-2024 ikasturteko aurrematrikula egiteko epea ere zabalik dago. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.