KPIaren eta erosketa-saskiaren prezioen igoeraren arteko aldeari dagokionez, pentsiodunen mugimenduak salatu zuenez, “pobrezia gero eta jende gehiagorengana zabaltzen ari da”; bizilagun gehienen “diru-sarreren zatirik handiena bizitzeko oinarrizko produktuen gastuetara bideratuta” dagoenez eta horiek soldatak baino gehiago igo direnez, herritarrek erosteko ahalmena galdu egin dutela salatu dute.
Bestalde, gaur, ekainak 6, Frantzian pentsioen alde egingo diren grebaren eta mobilizazioei begira, haien garrantzia nabarmendu eta “elkartasun babesa” erakutsi diote “frantziar estatuko langile-klasearen borrokari, Macron presidentearen pentsioen erreformaren aurka lau hilabete baino gehiago daramatzan borrokari”.