Atzo, domeka, Soraluzeko elkarteko Manex Balerdik pilotariak 22-7 irabazi zuen Ortuellako Kortazarren kontra jokatutako eskuz banakakoa, Euskal Ligako finalaurdenekoa. Beraz, Balerdik finalerdia jokatuko du datorren asteburuan.
Joan den maiatzaren 29an, berriz, Aitor Atxotegik eta Manex Balerdik, 22-3 irabazi zuten Oñatiko bikotearen kontrako Debarroko ligaxkako azken partida. Eta orain arteko partida guztiak irabazi ditu Soraluzeko taldeak. Beraz, gaurkoa, Debarroko txapelketako finalerdia izango da.
Debarroko txapelketan, orain arte parte hartu dute Aitor Mendizabalek, Ander Muruak, Manex Balerdik eta Aitor Atxotegik. Gaur, berriz, azken biek jardungo dute, Balerdik atzean eta Atxotegik aurrean.