EAEko "baso politika desegokia" salatu du Soraluzeko Baso Biziak elkarteak

Ubane Madera Zangitu 2023ko eka. 4a, 14:01

Egunotan, Deba ibaiak erakutsi duen kolore marroiaren arrazoia azaldu eta salatu du Soraluzeko Baso Biziak elkarteak. Aditzera eman dutenez, “uretan ageri den sedimentu kantitate izugarria ez da batere normala, zuhaitz landaketetan egiten diren matarrasen ondorio dira, batez ere, bailara oso malkartsu batean lurra biluzik uztearen eraginak dira”.

Soraluzeko Baso Biziak elkarteak sare sozialen bitartez salatu duenez, matarrasen erabilera horren ondorioz, “lurzoruak duen lehen geruza emankorra galtzen da milaka tona lur itsasora isuriz. Gero pinuak gaixotu egiten direla, beharrezkoa duten lur emankor guztia pikutara doanean, nola ez dira gaixotuko ba!!! Beste eragin larri bat ibaiko arrainek jasaten dute, lurrak brankietatik pasatzean zauriak eragiten dizkie eta ondoren infekzioak sortzen zaizkie“.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.