Herenegun, domeka, Soragazteak Rugby Klubeko jokalari gazteek Bilbo hiria lehiaketan parte hartu zuten. Klubeko arduradun Enekoitz Igartuak kontatutakoaren arabera, lagunekin batera Leon, Cisneros, Independientes Valladolid eta beste talde batzuen kontra lehiatu ziren. “Irabazi eta galdu, denetik egin zuten baina gehien egin zutena errugbiaz disfrutatzea izan zen. Etxetik kanpo bigarren aldiz ibili ziren oso,oso gustura”. Orain, domekan ospatuko den Errugbi Egunera begira dabiltza jo eta su. Argazkiak: Enekoitz Igartua.