Aurtengo ikasturtean, 120 umek parte hartu du Eskola Kirolean. Bost begiralek jardun dute haiekin eta denetariko kirolak praktikatu dituzte, eskalada, eskubaloia, saskibaloia, futbola… Anje Eskarza arduradunak esan duenez, "zapatuetako asistentzia oso altua izan da eta derrigorrezkoak ez ziren topaketetan, berriz, normala".