Plaza Zaharreko etxe txikiari dagokionez (aroztegia izan zena), ordenazioz kanpo dago eta hura desjabetzeko prozesua abiaraziko du Soraluzeko Udalak, ondoren eraisketa proiektua egin eta eraikina botatzeko. Prozesua hasita dago eta aurrera segitzeko 22.000 euro bideratzea onartu zuen udalbatzarrak aho batez.
Montakargas-a terrazara irteteko
Bestalde, Itxaropena Erretiratuen Elkartetik bertako terrazara irteteko montakargas bat jarri nahi du Udalak taberna barrutik eta horrekin terrazarako irteteko aukera erraztuko du. Bada, proiektu horretarako 40.000 euroko partida bideratzea onartu zuen udalbatzarrak aho batez.
Eta bestelako partiden artean, nabarmenena 125.000 eurokoa izan zen. Kasu horretan, partida hori onartu zen kiroldegi barreneko solairuko aldagelak zaharberritzeko, frontoikoak. Iker Aldazabal alkateak esplikatutakoaren arabera, oso zaharkituta daude eta iritsi zaie berritzeko ordua.