Datorren asteburuan, Pentekoste jaiak ospatuko dira Bergaran eta tartean, zezenak eta errekortariak protagonista izango dituen bi ekimen. Batetik, zapatuan, Errekortadore txapelketa jokatuko dute Valentziatik, Castillatik eta Euskal Herritik joandako partehartzaileek eta bestetik, domekan, Euskal Herriko errekortariek erakustaldia eskainiko dute. Lehenengoan, Gorka Santamariak parte hartuko du eta bigarrenean Ibai Kortabarriak. Bi ekimenak arratsaldeko 18:30ean hasiko dira, jaietarako behin behinean Seminarixoko jolastokian ezarri duten zezenplazan. Sarrerak egunean bertan erosi ahal izango dira lehiatilan.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.