Espainiako hauteskundeak 2023

EH Bilduk irabazi ditu Espainiako gorteetarako hauteskundeak Soraluzen, botoetan gora eginda

Ubane Madera Zangitu 2023ko uzt. 23a, 21:00

703 boto eskuratuta, Espainiako Kongresurako hauteskundeak ere EH Bilduk irabazi ditu. Bigarren lekuan, berriz, aldaketa izan da, eta PSE-EEk eskuratu du, 444 botorekin, bigarren postua, EAJ-PNV hirugarren lekura atzeratuz, honek 405 boto eskuratu eta gero. Espainiako Gobernuaren osaketan zeresanik handiena izango duten gainerako alderdiei dagokienez, berriz, Sumarrek 131 boto eskuratu ditu, PPk 116 eta VOXek 24. Zuzenketa: Sorakuzeko EH Bilduk 2019ko Espainiako hauteskundeetan baino boto gehiago eskuratu ditu, ez gutxiago, gaueko lehen irakurketan Plaentxia.eus-ek azaldu duen moduan. 

2019ko Espainiako hauteskundeekin konparazioa eginda, EH Bilduk, PSE-EEk, PPk eta Voxek boto gehiago eskuratu dituzte eta EAJk eta Sumarrek, berriz gutxiago. Gainera, alderdi sozialista bigarren indarra izatera iritsi da gaur.

Datuei erreparatuta, EH Bilduk 77 boto gehiago jaso ditu eta, PSE-EEk 82 boto gehiago. PPk, berriz 9 gutxiago eta VOXek 5 gutxiago, EAJk, 150 boto gutxiago jaso ditu eta Sumarrek 88 boto gutxiago Elkarrekin Podemosek 2019an lortutako datuekin alderaztuz gero