Gaur, soraluzetar mordoa doa Zumaiara Sorari bultzada ematera

Erredakzioa 2023ko mai. 20a, 08:51

Sorako zuzendaritzak bi solairuko autobusa hartu behar izan du Sora animatzera joateko izena eman duten herritar kopuruaren aurrean. Autobusean, 81 lagun joango dira Zumaiara, eta, aparte, bada kotxez joango denik ere. Izan ere, gaur, zapatua, Sorako Erregional mailako taldeak demaseko aukera dauka Gorengo mailara igotzeko. Herritarren autobusa 17:30ean abiatuko da, Estaziñotik.

Gaur, Zumaiakoren kontra irabaziz gero, matematikoki Gorengo mailara igoko da Sorako nagusien taldea.

18:30ean hasiko da norgehiagoka, Zumaian.

Igoera fasean, Sorak eta Zumaiakok martxoan jokatu zuten elkarren kontra, eta, orduan, 3-1 irabazi zuen Sorak.