Protestan segitzen dute

Ubane Madera Zangitu 2023ko mai. 19a, 12:20

Atzo, eguena, Mesedeetako hainbat langilek, egoiliarrek eta lagunek protesta egin zuten Plaza Berrian, goizean zein iluntzean. “Zuzendaritzaren kudeaketa txarraren ondorioz, lanaren eta txanden banaketa gutxi batzuen mesedetan” antolatzen dela salatu dute, LAB sindikatuaren eskutik.

Salatzen dutenez “kontratu eta nominak” ez dizkiete ematen eta besteak beste, “langileak itota, lanez gainezka, nazkatuta eta ezinean” daude.

LAB sindikatuak zuzendaritza eta patronatua egiten ditu “egoeraren erantzule”. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.