Gaur, barikua, bukatuko da sindikatuek deitutako protestaldia. Haren bitartez, Osakidetzako lantaldeen prekarietatea salatu nahi dute. Diotenez, “plantillaren ia erdia behin-behinekoa” da, eta, “ez dute gutxieneko egonkortasunik beren kontratuetan”.
Horrekin batera, beste honako salaketak ere egin dituzte: “Lanpostu asko hutsik uzten dira erretiroen ondoren; ez dira bajak eta bestelako absentziak betetzen; lan-gainkarga sistematikoa dago kategoria guztietan; hautaketa-prozesuak solapatu egiten dira, eta, ondorioz, langileak aldi berean hainbatetan daude murgilduta; egutegian eta lan-karteldegietan aldaketa izaten dituzte etengabe; eta abar luze bat. Osasun Sailak ez du neurri bakar bat ere proposatu plantillaren lan-baldintzak hobetzeko. Ez dago profesionalak Osakidetzan mantentzeko edota erakartzeko planik. Are gehiago, langileen tratu txar sistematikoa dago. Testuinguru horretan, Mahai Sektoriala erabat blokeatuta jarraitzen du. Osakidetzak sistematikoki uko egiten dio sindikatuek planteatutako gaiak jorratu eta negoziatzeari”.