Hiru piragua euripean

Egoitz Unamuno 2023ko mai. 13a, 18:56

Gaur eguerdian, kirolzale koadrila bat piraguatan ibili da ibaian eta euria zarra-zarra ziharduen arren, ibaian gora eta behera ibili dira ordubete baino gehiagoan. 

Bost lagunen arteko bat plazentziatarra zen eta gainerakoak, Bergara, Arrasate, Aretxabaleta eta Zestoakoak."Kirola egiteko batzen gara. Tarteka parapentea ere egiten dugu", azaldu dio partaideetako batek Plaentxia.eus-i, eta osteak zera gaineratu du plazentziatar jatorrikoak: "Jendeari pentsarazi egin nahi diogu, zerbait piztu". Bitartean, gertaerak jakinmin handia piztu du Zubian pasatu diren herritarren artean.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.