“Zure laguntza behar dugu, etorri Sora animatzera”

Ubane Madera Zangitu 2023ko mai. 12a, 09:20

Bihar, zapatua, lidergoari eta Gorengo mailara igotzeko aukerari eusteko ahalegina egingo du Sorako Erregional mailako taldeak. Igoera faseko sailkapenean bigarren tokian dagoen Zestoa taldea izango du aurkari. Norgehiagoka 17:00etan hasiko da, Ezoziko futbol zelaian eta partidaren garrantziaren jakitun, Sorako zuzendaritzak deialdia egin die herrikideei etxeko taldea animatzera igo daitezen. Igoera fasea bukatzeko azken-aurreko norgehiagoka da biharkoa.

Ezoziko futbol zelaian jokatuko diren hiru puntuek berezko garrantzia izateaz gainera, are baliotsuago dira gainerako ekipoen hitzorduak ikusita. Izan ere, Igoera faseko sailkapeneko 2. 3. eta 4. futbol taldeak -Zestoa, Idiazabal eta Zumaiako- puntutan berdinduta daude. 

Beraz, Sorari bultzada izugarria emango lioke biharko hiru puntuak poltsikoratzeak.