Biharko hitzaldian, ingeniaritza termikoan doktore Alvaro Camposek, besteak beste, mahai-gaineratuko du oraingoz, ez garela gauza deskarbonizazioari edo energia fosilekiko dependentziari neurri sakon eta erradikalak erabiliz aurre egiteko.
Horren ondorioz, EHUko adituak uste du trantsizio energetikoak botere ekonomikoen agendari baino ez diola erantzuten; halaber, botere ekonomikoek ikusten dituzte energia berriztagarrien azpiegiturak erreminta finantzario modura, horrek dakarren jardun espekulatiboekin.
Hortik abiatuta, trantsizio energetikoaren gaineko analisi kritikoa egingo du bihar Herriko Antzokian eskainiko duen hitzaldian.