Zapatuan, Hego Euskal Herriko hiriburuetan egingo dituzte manifestazioak, Gipuzkoako kasuan, Donostiara joateko deialdia egin dute. Handik abiatuko da lurraldeko manifestazioa, 12:00etan, Alderdi Ederren.
Horrez aparte, gogora ekarri dute maiatzaren 25ean ere mobilizazioak izango dira; batetik, manifestazioa Gasteizen eta bestetik, hura bultzatzeko, oinezko martxak, Ireki bidea gure eskubideei, Gutxieneko Pentsioa 1080 euro lelopean.
Kasu horretan, Gipuzkoako oinezko martxa Bergaratik abiatuko da, maiatzaren 22an, 12:00etan. Gasteizko manifestazioari dagokionez, berriz, iragarri dute autobusak herriz herri eta eskualdeka ari direla antolatzen bertaratzeko.
“Pentsioak Birbaloratzeko Indizea, 0,25a, edo Iraunkortasun Faktorea indargabetzeko gai izan ginen bezala, eta murrizketa berriak saihestu ditugun bezala, 2023rako 14 ordainsaritan 1080 euroko gutxieneko pentsioa lortzeko gai izango gara”, azpimarratu dute.