“Gaur marea gorriak hartu du Sevilla. Goizean Trianako auzoan egon gara, oso gustura. Dena Osasunako kamisetaz, ikurriñaz eta Nafarroako banderaz beteta egon da eta tartean, Real Madrilen jarraitzaile batzuk ere bai. Txarangak kalean… Giro ederrean. Hemen denak dira osasunazaleak eta nafarren alde daude”, azaldu du Gaizkak.
Plazentziatarren artean, Javier da osasunazale beteranoena. Urtean asko dira Osasunako bazkide egin zela eta 2005eko kopako finala ikusten ere izan zen. Iñigo eta Xabier duela bost urte egin ziren bazkide eta tarteka joaten dira Sadarrera Osasunaren partiduak ikustera. Unai eta Gaizka, berriz, ez dira bazkide baina bai osasunazaleak eta festarako beti daude gertu.
Denek dute gorritxoek kopa etxera ekarriko dutenaren itxaropena. Javier eta Gaizka busti dira. Javierrek 2 eta 3koa iragarri du gorritxoen alde: “lehen zatian bi eta hutsekoa Madrilen alde eta ondoren bigarren zatian Osasunak hiru gol sartuko ditu”; Gaizkak binako berdinketa iragarri du eta prorrogan "penaltietara" irabaziko duela Osasunak.
Gaueko hamarretan hasiko den finala etaemaitza dena delakoa izanda ere, Sevillan elkarrekin pasatutako momentu ederrak inork ez dizkie kenduko.