Plazentziatarron berbak

Zein da 'Amama!' esamoldearen esanahia?

Egoitz Unamuno 2023ko mai. 12a, 14:45

Aste honetako esamoldea ''Amama!" da. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Amama esamoldea pagotxa edo mauka adierazteko erabiltzen da Plazentziako berbetan, baita aukera bat esku eskura dagoela esateko ere. Adibidez, honela:

  • Plazentziako berbetan: "Beitu zenbat marrubi eta danak geuretako. Hau don amama, hau"
  • Euskara batuan: "Begira zenbat marrubi eta denak guretzako. Hau dun mauka, hau!" 

Iturria: Jose Luis Unamunori entzuna etxean. 

Iturri osagarriak: Forma eta esanahi berarekin jasotzen du Orotariko Hiztegiak, Bergara aldeko hiztegiak eta esanahi gehiagorekin Eibar aldeko hiztegiak. Ostera, ez du jasotzen Euskara Batuaren Hiztegiak, 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.