Astelehenean zabalduko dute aurtengo udalekuetarako izen-ematea

Ubane Madera Zangitu 2023ko mai. 5a, 11:29

Umeak eta begiraleak iaz, udalekuen azken egunean.

Astelehenean, maiatzaren 8an, zabalduko da aurtengo udaleku irekietan izena emateko epea, maiatzaren 19ra arte. HH3tik LH6ra arteko ikasleei zuzendutako deia da, 2011-2019 urte bitartean jaiotakoendako. Kukumixoren udalekuak, berriz, uztailaren 3tik 14ra izango dira.

Maiatzaren 8tik 19ra arte izango da zabalik Kukumixok antolatzen dituen udalekuetan izena emateko epea. Maiatzaren 19tik aurrera, plaza libreak dauden bitartean bakarrik onartuko dira matrikula berriak. 

Izena emateko aurkeztu behar da izen-emate orria gehi Euskadiko Kutxan ordainketa egin ondorengo abonu-agiria eta osasun txartelaren fotokopia - Kontu zenbakia: ES45 3035 0004 90 0040015550-.

Ordutegiak

Udalekuak izango dira uztailaren 3tik 14ra. Ordutegia, berriz, honakoa izango da: 

HH3koendako: astelehenetik ostegunera, 10:00-12:30. Ostiralak: 10:00-13:00.

HH4-LH6: astelehenetik ostegunera: 10:00-13:00. Ostiralak: 10:00-17:00.

Bestalde, gau bat etxetik kanpo pasatzeko aukera egongo da.  

Prezioak eta hobariak


Prezioak honakoak dira: arrunta (HH3). Bi aste: 40€. Aste bat: 20€.
Arrunta (HH4-LH6).Bi aste: 60 €. Aste bat: 30 €.

Dena den, hobariak ere badira:

Familia bereko matrikula bat baino gehiago.
 • Bi aste (HH3): 30€ bakoitza. Aste bat: 15€ bakoitza.
 • Bi aste (HH4-LH6): 45 € bakoitza. Aste bat: 22,5€ bakoitza.
Dirulaguntzak:
 • Familia ugarientzako dirulaguntzak: %50 - %90
 • Errenta aitorpenaren araberako dirulaguntzak: %100

 

Informazio gehiago, HEMEN klikatuta.