Biharko hiru puntuak eskuratuko balitu, bultzada eta arnasaldi handia hartuko luke Sorak Igoera fasearen azken zatian. Idiazabal eta Zumaiako, sailkapeneko lehen bi postuetan dauden ekipoak puntutan berdinduta daude, beraz, biharkoa Sorak Idiazabali irabaziko balio, Sora jarriko litzateke, gutxienez, sailkapeneko bigarren postuan. Eta Zumaiakok berea galduko balu, baita lider ere.
Pizgarri horrez gainera, Sora azken norgehiagoka 1-5 irabazteak emandako indarrarekin zelairatuko da bihar. Beraz, duda barik, partida interesgarria izango da biharkoa.
Gogoan izan beharra dago Igoera fasean, sailkapeneko lehen biak igotzen direla mailaz, kasu honetan, Gorengora.