Hautets-mahaietarako herritarren zozketa egin dute

Ubane Madera Zangitu 2023ko api. 27a, 14:41

Atzo, eguaztena, egin zuten zozketa hautets-mahaietan lan egitea tokatu zaien herritarrena. Soraluzen bost hauteskunde-mahai daude eta bakoitzerako hiru titular eta haientzat bi ordezko izango dira. Guztira, beraz, 45 herritarren izenak zozketatu zituzten. Egunotan jakinaraziko zaie tokatu zaienei, eskura, udaltzainaren bitartez zuzenean.

Mahaietan egotea tokatu zaienek egon beharko dute maiatzaren 28an 08:00etarako hautets-eskolan, Soraluzeko kasuan, kiroldegiko kultur-gunean (baita ordezkoak ere, titularren bat falta bada haren lekua betetzeko).  

Erreklamazioa aurkezteko zazpi eguneko epea dago jakinarazpena jasotzen den momentutik, Hauteskunde Batzordean aurkeztu behar dira erreklamatzeko arrazoiak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.