Atzo iluntzean, hasieratik gailendu ziren Soraluzeko Pilota Elkarteko ordezkariak Debarroko txapelketako partidan. 14-0 zihoazela egin zuten bergararrek lehen tantoa.
Bistakoa zen Soraluzeko elkarteko Manex Balerdi atzelariaren indarraren aurrean eta Aitor Mendizabalen bizkortasunaren eta paretekin jokatzeko zuen abileziaren aurrean nekez zebiltzala bergararrak.
Hala ere, ahaleginarekin segi zuten eta sakea eskuratu ahala lortu zituzten egitea atzoko 8 tantoak, ordu erdi pasa iraun zuen partidan.