Iuntzean, Debarroko txapelketako partida

Ubane Madera Zangitu 2023ko api. 25a, 15:10

Manex Balerdi joan den asteko partidan. Argazkia: Imanol Soriano.

Gaur, martitzena, 19:15ean, Debarroko Pilota Txapelketako Nagusien mailako partida jokatuko dute Soraluzeko Pilota Elkarteko Aitor Mendizabalek eta Manex Balerdik Bergarako Etxezarreta eta Iñarraren kontra, Araneko frontoian. 

Gaur jokatuko duten partida, Debarroko txapelketako bigarrena da. Soraluzeko ordezkariek irabazi egin zuten lehenengoa, aretxabaletarren kontrakoa. Gaur, berriz, bergararrak izango dituzte aurrez aurre, aurtengo txapelketako antolatzaileak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.