Satanderia erbinude izeneko basaberea bat izendatzeko erabili izan da Plazentziako hizkeran. Adibidez, honela:
- Plazentziako berbetan: "Oiluak satanderiak akabatuko jittunan".
- Euskara batuan: "Oiloak satanderak akabatuko zizkinan".
Iturria: Jose Luis Unamunori entzuna etxean.
Iturri osagarriak: forma eta esanahi berarekin jasotzen du Euskara Batuaren Hiztegiak, Bergara aldeko hiztegiak, Eibarko Euskararen hiztegiak eta Satandere formaren aldaera gisa Orotariko Euskal Hiztegiak. Eibar, Soraluze eta inguruotan erabiltzen den aldaera gisa agertzen da Euskaltzaindiaren atlas linguistikoaren mapan eta haren arabera etimologikoki sat- (sagu) eta -andere berben elkarketatik omen dator. Erbinude edo ogitagaztaia izenekin ere ezagutzen da beste inguru batzuetan.