Plazentziatarron berbak

Zein da 'Satanderia' berbaren esanahia?

Egoitz Unamuno 2023ko api. 21a, 13:38

Satanderia. (Txikipedia)

Aste honetako berba ''Satanderia" da. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Satanderia erbinude izeneko basaberea bat izendatzeko erabili izan da Plazentziako hizkeran. Adibidez, honela:

  • Plazentziako berbetan: "Oiluak satanderiak akabatuko jittunan". 
  • Euskara batuan: "Oiloak satanderak akabatuko zizkinan". 

Iturria: Jose Luis Unamunori entzuna etxean.  

Iturri osagarriak: forma eta esanahi berarekin jasotzen du Euskara Batuaren Hiztegiak, Bergara aldeko hiztegiak, Eibarko Euskararen hiztegiak eta Satandere formaren aldaera gisa Orotariko Euskal Hiztegiak. Eibar, Soraluze eta inguruotan erabiltzen den aldaera gisa agertzen da Euskaltzaindiaren atlas linguistikoaren mapan eta haren arabera etimologikoki sat- (sagu) eta -andere berben elkarketatik omen dator. Erbinude edo ogitagaztaia izenekin ere ezagutzen da beste inguru batzuetan. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.