Plazentziatarron berbak

Zein da 'Peztixia' berbaren esanahia?

Egoitz Unamuno 2023ko api. 28a, 14:00

Arratoiak.

Aste honetako berba ''Peztixia" da. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Peztixia basabereak modu mespetxuzkoan izendatzeko erabili izan da Plazentziako hizkeran. Adibidez, honela:

  • Plazentziako berbetan: "Arratoiak edo antzeko peztixan batek zulatuko zeben zakua". 
  • Euskara batuan: "Arratoiak edo antzeko piztiaren batek akabatu ditu oiloak". 

Iturria: Jose Luis Unamunori entzuna etxean.  

Iturri osagarriak: Ahotsak.eus-ek jasotzen du forma eta esanahi berarekin. Piztia formarekin eta esanahi berarekin jasotzen dute Orotariko Euskal Hiztegian, Euskara Batuaren Hiztegian.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.