Antolatzaileek ohartarazi dute bezperan boxeo jaialdia izango dela kiroldegian eta horren ondorioz, leihoak tapaki beltzez estalita izango direla, baina adierazi dute frontoia erabilgarri izango dela domekarako.
Atzera ere irristaketa librea egiteko aukera izango da asteburuan, Marras Irristaketa Taldearen eskutik. Domekarako hartu dute Araneko frontoia, 11:00etatik 12:45era bitartean. Edozein adinetako jendea bertara daiteke baina umeak arduradun batekin joan beharko dira. Bakoitzak bere patinak, kaskoa eta babesak eraman beharko ditu.