Debarroko txapelketako lehena irabazita

Ubane Madera Zangitu 2023ko api. 17a, 10:58

Atzo, domeka, Soraluzeko Pilota Taldeko pilotariek Debarroko pilota txapelketako nagusien mailako lehen partida jokatu zuten, Aretxabaletan. Ander Muruak eta Manex Balerdik ordezkatu zuten Soraluze eta 11-22 irabazi zieten partida aretxabaletarrei. Aurtengoa, Debarroko txapelketaren 74. aldia izango da eta Bergarako Pilota Elkartea da lehiaketaren antolatzailea. Argazkiak: Imanol Soriano.

Pilotari nagusiek estreinatu dute Debarroko Pilota Txapelketa, garaipenarekin estreinatu ere. Hain justu, nagusien mailan Aretxabaletak, Aloña Mendik (Oñati), Bergarak eta Elgoibarrek jokatuko dute txapelketa. 

Kadeteak eta jubenilak, berriz, maiatzaren 1etik 7ra bitartean hasiko dira partidak jokatzen. Kadeteetan, Aretxabaletako bi talde eta Bergarako bat arituko dira jokoan, eta alboan izango dituzte elgoibartarrak ere. Jubeniletan, Aloña Mendiko eta Bergarako pilotariek jokatuko dute, soraluzetarrekin batera.

Finalei dagokienez, ekainaren 18an jokatuko dira Bergarako Udal Pilotalekuan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.