Zapatuan, Txingudi Badia I. Nazioarteko Torneoan lehiatu zen Sora Gazteak Rugby Kluba, Baztango (Nafarroa) errugbi ekipoarekin taldea osatuta. Etxetik kanpo jokatzen zuten lehen aldia zen eta taldeko kideek kontatutakoaren arabera, “hasierako nerbioak alde batera geratu ziren lehen partida hasi orduko”.
Erika Pasenau entrenatzaileak adierazi bezala “harrituta” geratu ziren “umeen portaerarekin”; askorentzat “lehen partidua zen etxetik kanpo, beste talde batzuekin elkarlanean, eta, portaera paregabea” erakutsi zuten, talde-lan “paregabea eta inplikazio osoa eskainiz. Oso oso pozik bueltatu ginen”.
Bestalde, Sora Gazteak Klubeko kide diren Ane Couto eta Iván Couto ere epaile lanetan “fin-fin” ibili zirela gaineratu dute.
Argazkiak: Enekoitz Igartua.