Lucia Etxabe gerrako ume izan zena hil da 96 urterekin

Erredakzioa 2023ko api. 14a, 16:37

Lucia Etxabe etxeko balkoian. (Andoni Canellada/Focu)

Atzo, Lucia Etxabe Zubizarreta (Soraluze, 1927) hil zen 96 urte zituela. 36ko gerra garaian, Luciak Bizkaira alde egin behar izan zuen familiarekin eta handik, aitak Belgikara bidali zuen be bi anaiekin batera Habana barkuan. Amberesen urtebete inguru eman zuten hango familia batekin, harik eta aita hirurak bueltan ekartzera behartu zuten arte.  Euskaltzalea izanik, 60. hamarkadan Soraluzeko Ametsa Ikastolaren sortzaileetako bat izan zen.

2009an, Lucia Etxabek Soraluze 1936 lan taldeko kideei kontatu zizkien gerra garaiko bizipenak. Horietako zenbait Ahotsak.eus webgunean daude ikusgai:

2021ean, Intxorta 1937 Kultur Elkarteak gerrako ume izandako hainbat pertsona omendu zituen, tartean, Lucia Etxabe. Luciaren testigantza Gerra umiak izeneko ikusentzunezkoan jaso zuten beste hainbatenarekin batera.