Errugbia

Emakume helduak errugbian

Ubane Madera Zangitu 2023ko api. 10a, 09:01

Urte hasieratik, eguaztenero, Soragazteak Rugby Klubak errugbian entrenatzeko aukera ematen die 30 urtetik gorako emakumeei, ordubete inguruko saioan, debalde. Aukera baliatuta, Miren Garcia eta Maider Castro orain dela hiru hilabete hasi ziren errugbia praktikatzen, seme-alaben errugbi entrenamendu orduak aprobetxatuz. Biek ala biek ezusteko polita hartu dute kirol horrekin. "Ez nuen pentsatzen halakoa izango zenik", dio Maiderrek; “ez da oso ezaguna, nik telebistan ez dut inoiz ikusi; gustuko dut”, gaineratu du Mirenek.